Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Durangoko Azoka 2024: Kiera Handersonren «Kurdistan + 100» liburuaren aurkezpena

diciembre 7, 2024

2024ko Durangoko Azokaren barruan.

Liburu aurkezpena

Aurkezpenean parte hartuko dutenen zerrenda:

  • Aurkezlea : Alaitz Berriozabalgoitia- Suargi Elkartea
  • Moderatzailea: Laura Mintegi – Idazlea eta PEN BASK-eko zuzendaria
  • Meral Simsek – Idazle kurdua
  • Jin Swani – Idazle kurdua
  • Kiera Henderson – Euskarara itzuli duen itzultzailea
  • Ra Page – Comma Press editorialeko zuzendaria
  • Orsola Casagrande eta Mustafa Gundogdu – Kurdistan + 100-eko-editorea

Kurdistan + 100 Etorkizuneko errepublika baten istorioak 

Mustafa Gündo?duk eta Orsola Casagrandek editatua, Kiera Hendersonek itzulia, Suargi Elkarteak argitaratutako euskarazko lehen edizioa da, Berriaren lankidetzarekin.

Britainia Handian 2023an ingelesez argitaratu zuen lehen aldiz Comma Pressek eta Ingelesezko PENen Itzulpen Programan saritua izan da.

 Kurdistan + 100 liburuak egungo idazle kurduei honako galdera pausatzen die: Kurduek izango al dute inoiz herrialde propiorik? 2046. urtean girotutako 13 kontakizunekin – kurduen independentziaren lehen zantzua izan zen Mahabadeko Errepublika iragankorraren mendeurrenean hain zuzen ere –, autodeterminazioaren aldeko egungo borrokan adierazpen eta aukera berrietarako gunea eskaintzen du liburuak.

XX. mendean zehar, eta XXI. mendean oraindik ere, kurduei behin eta berriz traizioa egin, erreprimitu eta oinarrizko eskubideak kendu zaizkie (herritartasunetik hasi eta norberaren hizkuntza hitz egiteko askatasunera arte), urrats bakoitzean beren asmo politikoak zapaldurik ikusiz.

Antologia berritzaile honetan, egile kurduek (tartean egungo hainbat preso politiko eta preso ohik) etorkizun askeagoa irudikatzen dute; kurdua izatea legez kanpokoa ez den geroa. Etorkizuneko ekoaktibismotik hasi eta dronen bidezko gerrara, iraganeko sarraskien biktimen suspertzetik igaroz, kontakizun hauek futurismoaren prismaren efektu liluragarriaren bidez aztertzen dituzte egungo borrokak.

Honako idazle hauen partaidetzarekin: Qadir Agid, Hüseyin Karabey, Y?ld?z Çakar, Karzan Kardozi, Selahatt?n Dem?rta?, Sema Kaygusuz, Ömer Dilsoz, Jahangir Mahmoudveysi, Muharrem Erbey, Meral ??m?ek, Nariman Evdike, Jîl ?wanî, Ava Homa.

Ahotsenea Literatura espazioan.

Local

Landako Gunea – (Ahotsenea Literatura)
Landako Etorbidea, 6
Durango, Bizkaia 027 España