
2025eko Durangoko Azoka: ZuNonHanDA! dinamikaren barne.
Euskal kulturaren erakusleiho erraldoia izanik, Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena eta, helburu horretan sakontzeko asmoz, aurten, Durangoko Azoka baino lehenago antolatzea erabaki da, bertan egiten diren liburu aurkezpenek are ikusgarritasun gehiago izan dezaten.
Abenduaren 4an, Amancay Gaztañaga idazlearen Martin Martina eta gauekoak liburuari buruzko aurkezpen ilustratua egingo da.
Parte hartuko dute: