Hirukotea 2001ean konposatu zuten Isaiah Mitchellek gitarran, Mike Egintonek baxuan eta Mario Rubalcabak baterian. Gaur egun psikodelia berriaren adierazlerik handienetako bat da. Bere zuzenekoak nazioartean ezagunak dira bere interpretazioen gordintasunagatik, bere jams ikusgarriengatik, sortzen duten intentsitate sonikoagatik eta bermatzen dituzten espazioko bidaia luzeengatik.
Vancouverreko (Kanada) Heavy Trip taldeak lagunduko die. Psikodeliatik, doom bluesetik eta hard rock retrotik edaten duen hirukotea, riff ketsuz eta jams lisergikoz beteriko esperientzia paregabea bermatzeko.