Cargando Eventos

« Todos los Eventos

EDT 5 – Dantza, Terapia, Mugimendu eta Osasun Topaketa (2025)

septiembre 5 - septiembre 7

Dantzari, Terapiari, Mugimenduari eta Osasunari buruzko topaketa hauek, bosgarren urtez jarraian, ikasturte hasieran proposatu dira, zainketarako tresnak eta formatuak eskaintzeko asmoz.

Entzuteko gune bat izatea nahi du ADDEk, mugimenduan eta behaketan oinarrituta gorputzak egoera onean mantenduko dituzten metodologiei buruzko dibulgazio-gune bat.

Oso beharrezkotzat jotzen du ADDEk barne-entzuketa zainketa horiek sustatzeko, azpimarratzeko eta artatzeko. Denbora eskaini nahi zaio «zaintzearen» kontzeptuari, eta, horrela, dantzaren sektore profesionalerako jardunbide egokiak sortu nahi dira, hori funtsezkoa baita lanbide osasuntsu eta indartsu baterako.

Lan-esparru komunitario eta zeharkakoa eraikitzea antzeko sektoreetako profesionalekin, hala nola fisioterapia, psikologia, psikoterapia eta/edo nutrizioa.

Oraingoan, interes berezia du ADDEk talde-ikerketa sustatzeko, metodologiak elkarrekin sortzeko, esperientzia pertsonala eta talde-esperientzia balioztatuz.

PREZIOAK eta IZEN-EMATEAK

Solasaldiak: sarrera librea, aldez aurretik izena emanda. 

Praktikak: deskontua ADDEko eta EABko bazkideentzat (prezioak programan)

Izen-emateak: uztailaren 2tik 28ra info@addedantza.org helbidean.

* Beharrezkoa da inskripzioan adieraztea zein praktika/solasalditan ematen den izena.

Programa osoa (PDF – 1,24 MB)

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España