Cargando Eventos

« Todos los Eventos

EDT 5 – Dantza, Terapia, Mugimendu eta Osasun Topaketa 2025 (Bilbo)

noviembre 15

Dantzari, Terapiari, Mugimenduari eta Osasunari buruzko EDT topaketa hauek, bosgarren urtez jarraian, ikasturte hasieran proposatu dira, zainketarako tresnak eta formatuak eskaintzeko asmoz.

Entzuteko gune bat izatea nahi du ADDEk, mugimenduan eta behaketan oinarrituta gure gorputzak egoera onean mantenduko dituzten metodologiei buruzko dibulgazio-gune bat.

Oso beharrezkotzat jotzen du ADDEk barne-entzuketa zainketa horiek sustatzeko, azpimarratzeko eta artatzeko. Denbora eskaini nahi zaio «zaintzearen» kontzeptuari, eta, horrela, dantzaren sektore profesionalerako jardunbide egokiak sortu nahi dira, hori funtsezkoa baita lanbide osasuntsu eta indartsu baterako. Lan-esparru komunitario eta zeharkakoa eraikitzea antzeko sektoreetako profesionalekin, hala nola fisioterapia, psikologia, psikoterapia eta/edo nutrizioa.

Oraingo honetan, interes berezia du ADDEk La Fundició Aretoaren zuzendaritza berriarekin lankidetzan aritzeko eta talde-ikerketa sustatzen jarraitzeko, norberaren eta taldearen esperientzia balioztatzearen bidez metodologiak elkarrekin sortzeko.

PREZIOAK eta IZEN-EMATEAK

Solasaldia: sarrera librea, aldez aurreko izena emanda.

Praktika: deskontua ADDEko eta EABko bazkideentzat: 5 € / Ez bazkideak: 15 €.

Izen-emateak: urriaren 13tik azaroaren 13ra info@addedantza.org helbidean.

EDT 5 / BILBAO egitaraua (PDF – 512 KB)

Local

La Fundición y Paseo de AbandoIbarra
Bilbao, Bizkaia 020 España