Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eginzaleak! 2025: egitaraua (Tabakalera)

diciembre 20

Eginzaleak! urtero egiten den topaketa da, eta teknologiaren, sormenaren eta ezagutza partekatuaren inguruko egitearen kultura eta praktika kolaboratiboak barne hartzen ditu. Urtean zehar Medialaben garatutako proiektuak azaltzeko erakusleiho gisa finkatu da ekimena, eta Do It Yourself (DIY) kontzeptuan oinarritutako filosofia partekatzen duten beste kolektibo eta eragile batzuk ere gonbidatzen ditu.

2025 honetan hamahirugarren edizioa ospatuko da eta, hala, Eginzaleak! autoedizioaren unibertsoan murgiltzeko gonbita da, baita kultura autogestionatua markatu duten inprimatze- eta erreprodukzio-teknikekin esperimentatzeko gonbita ere: risografiatik hasi eta fanzineen eta argitalpen alternatiboen autoedizioraino. Eginzaleak! ekimenaren helburua da kreatibitate grafikoak, lankidetzak eta paperarekiko grinak narratiba bisual eta komunitario berriei forma emateko esplorazio- gunea eskaintzea. Aurten, tailer, hitzaldi eta saio irekien ardatza esperimentazio artistikoa zein prozesu teknikoak izango dira, eta azpimarratu egingo da kolektiboa eta inperfektuak den horrek ekoizpen editorial garaikidean duen garrantzia.

Topaketan zehar, Tabakalerako hirugarren solairuak laborategi grafiko baten itxura hartuko du. Bertan, Grasa Riso eta Fanzine Futbol Club talde irekiek jardunaldi bat prestatu dute edizio independentearen inguruko praktikak, metodoak, taktikak eta trikimailuak partekatzeko. Ezagutu eta praktikatu ahal izango duzu: risografiako inprimaketa —teknika azkarra, jasangarriagoa eta akaberengatik ezaguna—, DIY egindako argitalpenen diseinua, tolestaketa eta koadernaketa, faxa, tipo mugikorrak, Letraset eta monotipia, beren egiteko moduak modu praktikoan azalduko dituzten kolektibo eta proiektu gonbidatuei esker.

Egitaraua

11:00-14:00 / 16:00-19:00 –  Non stop erakustaldi aktiboa

Publikoak praktika desberdinetan esku hartzeko aukera izango du, teknika eta sorkuntza konbinatuz.

Asier Aguayo, Colorama, Eli Pérez Fernández, Familia Plómez, L’Automàtica eta Lanevera Ediciones izango dira parte-hartzaileak.

11:30-12:30 – Bloke print – Lantegia

Ander Perez de Arenaza — EU, familiak +5 urte, izen-ematearekin.

12:00-13:30 – Risogramak. Risografiako animazioa – Lantegia

Rapapawn — ES, + 16 urte, izen-ematearekin.

19:00  De cháchara. Edizioa, inprimaketa eta lankidetza – Aurkezpen azkarrak

Gertutik ezagutuko  ditugu aurtengo ediziora gonbidatutako proiektu guztiak: Asier Aguayo, Colorama, Eli Perez Fernandez, Familia Plómez, L’Automàtica, Lanevera Ediciones eta Rapawn.

20:30 – 22:00 DJ + Bisualak

Proiektatutako bisualak Risogramak. Errisografiako animazioa lantegiko parte-hartzaileek sortuko dituzte.

Local

Tabakalera – (Kontadores eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España