Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

EGO (EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA)

enero 4

Programa erakargarria aurkezten du EGOk ( Euskal Herriko Gazte Orkestra) bere Gabonetako ohiko agerraldian. Kontzertuari hasiera Benjamin Britten konpositore britaniarrak sortutako ‘Gazteentzako orkestra gida’ lanak emango dio. Henry Purcell konposatzaile barrokoaren lan batean oinarrituta, obra didaktiko interesgarrienetako baten aurren gaude, orkestra bat osatzen duten atal ezberdinak ezagutzeko modu zoragarria baita. Oraingo honetan, Kepa Errasti aktoreak ahotsa ipiniko du eta orkestra sinfoniko bateko instrumentu guztiak azalduko ditu, narrazio baten bitartez.

Eta honen ondoren, Ludwig van Beethovenen 7.sinfonia interpretatuko du EGOk. Konpositore beraren hitzak erabiliaz, “nire obra hoberenetako” baten aurrean gaude. Izan ere sorkuntza hau  liluragarria da, bai bere klasizismo zurrunagatik eta baita duen energiagatik ere. Richard Wagner berak ere “dantzaren apoteosia” bezala definitu zuen, egitura erritmikoaren presentzia nabariagatik.

Gozatu gure gazte orkestrak duen energiaz!

PROGRAMA

B. Britten, Guia de Orquestas para Jóvenes

L.V. Beethoven, Sinfonía n 7, op 92 en La Mayor

EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA (EGO)

KEPA ERRASTI, narratzailea

IKER SÁNCHEZ, zuzendari gonbidatua

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Euskalduna Jauregia eta)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España