Euskal Herriko Gazte Orkestrak bost kontzertu eskainiko ditu 2025eko udako biran.
Programari buruz
Coplanden obra esanguratsuenetakoa den Gizon arrunt batentzako fantarria obrarekin abiatuko da kontzertua. 1942. urtean sortua, obra hau herriaren nazio-izpiritua piztea helburu zuten fanfarreen parte izan zen. Coplandek “gizon arruntari” eskaini zion, herritarrak egiten ari ziren borroka eta sakrifizioa omentzeko asmoz.
Gero, Jon Esnaola konpositore gaztearen LUUR obraren erabateko estreinaldia interpretatuko du EGOk, Nestor Basterretxearen omenez idatzia. Hitz hauekin deskribatzen du Esnaolak bere obra: “Obra hau lurraren inguruko erritual bat dela esan genezake. Hala ere, ez da planetari buruz ari, baizik eta zapaltzen, dantzatzen, lantzen eta deuseztatzen dugun lurrari buruz. Hau dela eta, sonoritatea iluna, goibela eta ezkorra da.”
Azkenik, Schuberten Sinfonia amaitu gabeak emango dio amaiera egitarauari; errepertorio sinfonikoko obra hunkigarrienetako eta misteriotsuenetako bat da. Bi mugimendu soilik izanik, malenkolia eta lirismo sakona adierazten ditu. Hala ere, amaigabea izanik ere, amaitua dirudi intentsitate emozionalari dagokionez.
KONTERTUAK