Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

EGO – Euskal Herriko Gazte Orkestra: Neguko Bira 2024

diciembre 30, 2024 - enero 4, 2025

Programa erakargarria aurkeztuko du EGOk Gabonetako ohiko agerraldian. Kontzertuari hasiera Benjamin Britten konpositore britaniarrak sortutako Gazteentzako orkestra gida lanak emango dio. Henry Purcell konposatzaile barrokoaren lan batean oinarrituta, obra didaktiko interesgarrienetako baten aurrean gaude, orkestra bat osatzen duten atal ezberdinak ezagutzeko modu zoragarria baita.

Oraingo honetan, Kepa Errasti aktoreak ahotsa ipiniko du eta orkestra sinfoniko bateko instrumentu guztiak azalduko ditu, euskarazko narrazio baten bitartez.

Eta honen ondoren, Ludwig van Beethovenen 7. sinfonia interpretatuko du EGOk. Konpositore beraren hitzak erabiliaz, “nire obra hoberenetako” baten aurrean gaude. Izan ere sorkuntza hau liluragarria da, bai bere klasizismo zurrunagatik bai duen energiagatik. Richard Wagner berak ere “dantzaren apoteosia” bezala definitu zuen, egitura erritmikoaren presentzia nabariagatik.

Kepa Errasti, narratzailea

Iker Sánchez, zuzendari gonbidatua

Egitaraua:

  • Gazteentzako orkestra gida, B. Britten
  • 7. sinfonia, op. 92 La maiorrean, L.V. Beethoven

NEGUKO BIRAKO KONTZERTUAK

 

Local

Tolosa, Donostia, Bilbo eta
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España