
Aurten, 2053ra arte berriro errepikatuko ez den fenomeno astronomikoa ikusiko dugu, eta zoragarria izango litzateke Chillida Leku bezalako ingurune paregabe eta berezi batean ikusi ahal izatea. Partekatutako une bat, ospakizun-espazio bat izatea nahi dugu, non egun horretan izango den argi bereziak eskulturak hautemateko moduan ere eragingo duen, beste nolakotasun batzuk hartuko baitituzte seguraski.