Cargando Eventos

« Todos los Eventos

EHUren Uda Ikastaroak 2026: «El proyecto para la conservación del Bosque de Oma. Experiencia y desarrollo metodológico»

julio 13 - julio 14

Omako Basoa arte garaikideko pieza garrantzitsua da, eta bertan egileak, Agustín Ibarrolak, bere prozesu piktorikoen zati esanguratsu bat garatu zuen. Esku-hartze honek gutxi gorabehera zortziehun zuhaitz hartzen ditu, eta multzo desberdinak izan arren, obra bateratu gisa funtzionatzen du, bisitariengan eragin handia sortuz.

XX. mendearen azken laurdenean sortu zenetik, erreferente izan da arlo artistikoan, kulturalean eta turistikoan. Obraren ezaugarririk bereizgarriena (baso bat bezalako euskarri bizi baten gaineko esku-hartze plastikoa) erabakigarria izan da haren zahartze prozesuan. Kontserbazio eta zaharberritze arloetatik, baita kudeaketa kulturaletik ere, irizpide eta metodologia tradizionalak ez dira nahikoak izan haren kontserbazio egokirako.

Hori dela eta, 2018an jendearentzat itxi zenetik 2023an berriro ireki arte, beharrezkoa izan da metodologia berriak garatzea, bai maila teorikoan bai praktikoan. Uda Ikastaro honen helburua da, alde batetik, antzeko problematikak dituzten kontserbazio, zaharberritze eta kudeaketa kulturaleko profesionalei orientazioa ematea, eta, bestetik, ezagutza horiek publiko orokorrari hurbiltzea, Agustín Ibarrolaren lana eta Oma basoaren historia sakonago ezagutu nahi dutenentzat.

Jarraitu irakurtzen

Local

BizkaiKOA. María Díaz de Haro, 11
Bilbao, Bizkaia 020 España