Cargando Eventos

« Todos los Eventos

EHUren Uda Ikastaroak 2026: «Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta euskal Mitologiara IV»

junio 18 - junio 19

Aurrez aurre eta online zuzenean.

Jose Miguel Barandiaranek ikerketa lerro ezberdinetan, hala nola, arkeologia, etnografia, etab., sakondu zuen eta, azken urte hauetan, bere bizitzaz eta lanaz hain ezagunak ez diren gaiak landu dira Uda Ikastaroetan. Aurten, Seminarioko urteetako giroaz eta eboluzionismoaren inguruan zuen ikuspegira hurbiltzeko aukera izango da.

Bere landa-lanen emaitza emankorrek, etnografian eta arkeologian bildutako aztarnetan eta informazioan sakontzeko aukera eman diete ondorengo belaunaldiei. Horrela, bere inguruan ikertzen jardundako Etniker Taldeetako kideek XX mendearen bigarren erdi aldean jorratutako gaiak, gaur egun, beste ikuspuntu batzuetatik berrinterpretatu ahal dira. Gainera, bere metodologia etnografikoa, egungo garaira egokituta, orain arte aztertu gabeko Nafarroako eskualde batean aplikatuz lortutako datuen eta hausnarketaren berri izango da.

Azkenik, arkeologia arloan aurkikuntza berriei esker, historiaurrearen amaierako herrisken inguruko erasoen datu berriak ezagutzeko aukera izango da, eta genetikan eta filologian egindako azken ikerketek aspalditik ezagunak diren aztarnek eskainitako informazio berria izango da.

Informazio gehiago

Local

Herri Antzokia (Ataun)
Elbarrena auzoa
Ataun, Gipuzkoa 015 España