Cargando Eventos

« Todos los Eventos

EHUren Uda Ikastaroak 2026: «Narrazioak sortzen: giltzak, bideak eta idazteko plazera»

julio 13 - julio 14

Idaztea betidanik gustatu bazaizu baina inoiz ez baduzu horretarako behar den denbora hartu; idazten hasten zarenean burua hutsik geratzen zaizula sentitzen baduzu eta hitzak iheska baleude bezala ez badatoz; blokeatzen bazara eta iruditzen bazaizu ataka horretatik irteteko tresnaren bat falta zaizula; idatzitakoa amaitzean irakurle baten beharra sentitzen baduzu, zure hitzak norbaitengan benetan irits daitezen; testu berriak ezagutu nahi badituzu, ate berriak irekiko dizkizutenak edo bide literario berrietara eramango zaituztenak; eta, agian, taldean esperientzia literarioa bizi eta idaztearen prozesua partekatu nahi baduzu…

Orduan, bai: agian hemen duzu zure aukera.

Hizlaria: Mariasun Landa Etxebeste.

Informazio gehiago

Local

Miramar Jauregia eta Oñatiko «Sancti Espiritus» Unibertsitatea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España