Cargando Eventos

« Todos los Eventos

EHZ 2025 – Euskal Herria Zuzenean (Arberatze)

junio 27 - junio 29

EHZ jaialdiak ekainaren 27, 28 eta 29 Arberatzeko oholtzara agertuko diren artistak aletzen jarraitzen du. Festibaleko pentzean, ordainpeko agertokian, Acidulant, Kaskezur, Xsakara, Voltaire, Errobi, Pangea Pop eta Gros Coeur taldeek ere joko dute, aurretik iragarritakoez gain: Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio byzance, Maskak, Bengo, Inertzia, Marta, Naxker, Polylogue From Sila, Tapia ta Leturia, Txaptrax, Xiberoots, Olaia Inziarte, Hop Hop Hop Crew, Henge eta Galder.

Eguneko egitarauari, berriz, talde eta artista hauek gehitu dituzte: Papa Cumbia, Izan, Ibawa, Dizkobolo txaranga, Altxalili, Ithaka, Buuzbu, Zigante & Gaiteroak, TnT & Tor & Txoborro magoen magiapoteoa, Gaitistaneko Orkestra, Duguna dantza taldea, Kalume txaranga eta DJ Reimy.

Gainera, EHZk HTX / EHZ bono bateratua aurkeztu du uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan egingo dute Hatortxu Rock jaialdiarekin batera. 150 euroko prezioan egongo da eskuragarri.

Halaber, EHZko bonuez gain (63 euro), egunez eguneko sarrerak (ostirala 23 euroan, larunbata 25 euroan eta igandea 16 euroan) jarri dituzte salgai. Hau izango da taldeen banaketa:

Ostirala: Pangea Pop, Polylogue From Sila, Bengo, Maskak, Auhen, W!zard, Traptrax eta Acidulant; larunbata, Olaia Inziarte, Naxker, Kaskezur, Xsakara, Galder, Marte Lasarte,  Inertzia, Marta Voltaire; igandea, Errobi, Hop Hop Hop Crew, Tapia eta Leturia, Radio Byzance, Xiberoots, Gros Coeur eta Henge.

Jaialdia egiteko, 500 laguntzaile behar dituzte antolatzaileek, eta gaurtik aurrera irekita dago bertan izateko formularioa.

Local

Las Carreras
Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Bizkaia 002 España