Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eibarko Txistularien alardea 2025

junio 15

Ekainaren 15ean, 12:30ean, Txistularien XXIII. Alardea egingo da Eibarko Untzaga plazan. Sanjuanetako ekitaldi berezi honetan, herriko lehen Txistulari Banda sortu zeneko 90. urteurrena ospatuko da.

Ekitaldiak ordezkaritza artistiko eta kultural zabala izango du, eta, besteak beste, Donostiako Orfeoiaren parte-hartzea azpimarratu behar da, nazioarteko abesbatza entzutetsuenetako bat. Harekin batera parte hartuko dute Usartza Txistulari Taldeak, Eibarko Musika Eskolako txistu-ikasleek, herriko metal, perkusionista eta teklisten bostekoak, eta Kezka eta Neledantza taldeek.

Emanaldiak errepertorio zabala eskainiko du, herri-melodiak eta Mikel Laboa, Kalakan, Vangelis edo Ennio Morriconeren konposizioak konbinatuko dituena, hunkitzeko, harritzeko eta euskal folklorearen aberastasuna aldarrikatzeko pentsatutako ikuskizun batean.

“Alarde honekin omenaldia egin nahi zaie Eibarren txistuaren musika hainbat belaunalditan bizirik mantendu dutenei. Gure herriaren identitatearen parte da”, adierazi du Jon Iraola alkateak; halaber, balioan jarri nahi izan du “Usartza Txistulari Taldearen pasioa eta esfortzua, zeinak tradizioari eusten jakin izan duen, baita garai zailetan ere”.

Bestalde, Andoni Zabala Kultura zinegotziak urteurren honen balio sinbolikoa azpimarratu du, eta herritarrak gonbidatu ditu historia, musika eta sentimendu kolektiboa batzen dituen ekitaldi honetara joatera».

Eibarren, txistuaren historian lehen erreferentzia 1566koa da, dokumentuetan Antón de Ybarra danbolinteroa ageri baita. 1935ean, Lehen Txistulari Banda eratu zen, gaur egun ezagutzen dugun bezala; talde hartako kide izan ziren León Laspiur edo Sabino Barrenetxea, beste batzuen artean. 2001ean, Usartza Txistulari Taldea sortu zen, aurrekoei erreleboa hartuz, eta, aktibo jarraitzen du, erronkak gorabehera.

“90 urte betetzen ditugu lehen banda sortu zenetik, eta ilusioz jarraitzen badugu ere, erreleboa behar dugu.  Premiazkoa da belaunaldi berriak txistura hurbiltzea, haren balioa ezagutzea eta ikasten hastea”, azaldu dute taldekoek. Ekitaldiak, halaber, omenaldia egin nahi dio bandako zuzendari izan zen Elena Pérezi.

Hilaren 15eko kontzertuak Musika Eskolako ikasleen lana aitortzeko ere balioko du, hainbat hilabetez jardun baitute entseguak egiten hitzordu hau prestatzeko. Emanaldia, berebat, elkarteen, erakundeen eta herritarren arteko lankidetzaren adibide izango da.

Hala, berriz ere egingo da txistularien alardea Eibarren, non 2017az geroztik ez den halakorik gertatzen.

Local

Hiria Gunea (San Prudentzio Aretoa)
San Prudencio, 30
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España