Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

EITB Maratoiaren kontzertu solidarioa (Gasteiz)

diciembre 12, 2024

Abenduaren 12an elkartasuna egun handia biziko du 2024ko EITB Maratoiak, gaixotasun kardiobaskularretan arreta jarrita. Entzun bihotzari lelopean, bi helburu izango ditu: ikerketaren garrantziaz sentsibilizatzea eta dirua biltzea.

Urtero bezala, emozioz betetako jardunaldia izango da; eta aurtengoa, gainera, are bereziagoa, EITB Maratoiak 25. edizioa biziko baitu. Urteurrena behar bezala ospatzeko, 16 orduko musika maratoi erraldoia antolatu du, lau hiriburutan. 

Gasteizen, hiriko Merkatuan izango da hitzordua, 09:00etatik 13:00etara, eta Kai Nakai, Aldakan eta Otxote Ausartak izango dira, besteak beste, agertokian. 

Donostiak hartuko du lekukoa eta, 17:00ak arte, musikaz beteko da San Martin merkatua: Urtz, Sara Zozaya, Janus Lester, Xabi Solano, Golden Apple Quartet, Twin Melody…

Maratoiaren hurrengo geldialdia Iruñean izango da, Aurora Beltrán, Puro Relajo, La Pamplonesa eta Jaso ikastolako musikalekin, besteak beste. 17:00etatik 21:00etara izango da, autobus geltoki zaharrean.

Azkenik, Bilboko Euskalduna Jauregiak hartuko du azken txanpa, eta bertan entzungo ditugu Maren, Iñigito Txapelpunk, Jonkas eta Akerbeltz, beste askoren artean.

Hiri guztietan sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

 

Local

Hiriko Merkatua
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España