
Mezu, albiste eta datu basez inguratuta bizi gara. Informazioaren gizartea deituriko honetan, datuak gure bizitzako ia alderdi guztien parte dira. Benetako erronka da ezagutza erabilgarri bihurtzen ikastea, gure erkidegoan aldaketa positiboak sortzeko gai dena.
Lanegi honek elkartzeko eta lankidetzan aritzeko gune bat proposatzen du, ikuspegi sozialetik datuekin lan egin nahi duten pertsona guztientzat. Helburua da parte-hartzaile bakoitzak datuetan oinarritutako proiektu, ideia edo galdera bat ekartzea, eta guztion artean aztertzea nola jorratu modu kolektiboan, ezagutzak, tresnak eta esperientziak partekatuz.
Helburua da loturak sortzea errealitate bat hobeto ulertzeko edo ekimen bat bultzatzeko datuak erabili nahi dituzten herritarren, pertsonen, erakundeen eta instituzioen proiektuen artean. Informazioa nola bildu, aztertu eta interpretatu ikasteko jakin-mina dutenentzat ere zabalik dago.
Lantegi hau abiapuntu bat izatea nahi dugu, lankidetzak sortzeko eta agian hasteko bultzada txiki bat besterik behar ez duten proiektuak aktibatzeko leku bat. Gizarte- edo komunitate-xedeetarako datuak erabiltzeko interesa duen edozein pertsonak edo erakundek parte har dezake; ez da behar aldez aurreko ezagutzarik, jakin-mina eta partekatzeko gogoa baino ez.
Zer behar duzu parte hartzeko?:
Proiektu bat aurkeztu nahi baduzu, bete formulario hau (2025eko urriaren 30a baino lehen). Proiektuen deialdiak lantegian parte hartzeko aukera ematen du, eta hautagaiak Donostiatik kanpo bizi diren kasuetan, baita garraio eta/edo ostatu moduan beka bat jasotzeko aukera ere.
Edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake bere proiektua edo ideia.
Tailerrean parte-hartzaile gisa izena eman dezakezu proiektu zehatzik ez baduzu ere, datuak aztertzeari eta bistaratzeari buruz dituzun trebetasunak eta ezagutzak partekatu nahi badituzu edo, besterik gabe, gaian interesa baduzu.
Lantegiaren datak: