Zuzendaritza: Felix Herngren Suedia.
Allan Karlsson, ehun urteko agurea, bere jantzirik onena eta pantufla batzuk jantzita, leiho batetik ihes egiten ari da egoitzatik, alkatea eta tokiko prentsa bertan utzita. Ez dago bizitzeko plazerrari uko egiteko prest eta, nora joan ez dakien arren, abenturari ekiten dio. Bere bizitza luze eta bizian zehar oso esperientzia bereziak izan ditu: Franco, Stalin edo Churchill bezalako pertsonaiekin topaketa sinesgaitzak, Maoren emaztea bezalako lagun konprometigarriak. Gainera, arrisku handiko jarduerak egin ditu CIA agente gisa edo Oppenheimerren laguntzaile gisa bonba atomikoaren fabrikazioan.
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: El abuelo que saltó por la ventana y se largó