
El affair Miu Miu filmaren zuzendaria den Laura Citarella gurekin izango da bere filmografiaz hitz egiteko solasaldi batean, bere filmen pasarte batzuen proiekzioarekin batera.
El affair Miu Miu, Laura Citarella, Argentina, 2024, 30′
Ezer ez zen espero bezala atera: ideia originala zirudiena (nazioarteko moda ekitaldi bat Argentinako Pampako herri txiki batera eramatea) misteriozko aferan bihurtu zen, desagertu omen den maniki batekin, eta manikiak berak lautada zabalean zehar barreiatutako pista txikiak uzteko obsesio bitxiarekin.
Baina ezer ez dirudi arraroegia komisario Sirotarentzat eta haren metodo bereziarentzat. Oraingoan, taldearen parte dira klaribidente bat, Santa Rosatik iritsi berri den detektibe ospetsu bat, eta ska erritmoan kulunkatuz gauez lan egitea nahiago duten peritu koloretsu batzuk.
Erdigunean, galdera kezkagarri bat: kasu polizial baten aurrean gaude, ala norbaitek gu guztioi (poliziari, hiriko jendeari, italiarrei edo agian denoi) adarra jotzen ari zaigu?