Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«El agua», Isabel Muñozen erakusketa

noviembre 6 - noviembre 15

*Isabel Muñoz Espainiako argazkilaritzaren begirada ezinbesteko eta sarituenetako bat da. Hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu, hala nola Argazkilaritzako Sari Nazionala, Arte Ederren arloko Merezimenduen Urrezko Domina eta World Press Photo (bi aldiz). San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian sartu zen lehen emakume argazkilaria izan zen, eta teknikak eta konpromisoak bateratzen dituen mintzaira bisuala finkatu du.
URA lanak artistak azken hamarkadan egin dituen murgilaldien ikusizko antologian barneratzen gaitu. Gure itsaso eta ozeanoen hauskortasunari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, edertasun fin bezain zauritua azaleratuz, eta argazkietan itsas-paisaiak islatzen ditu; hain zuzen, paisaia horietan aldi berean bateratzen dira artistak gorputzarekiko duen pasioa eta natura. Isabelek gure itsaso eta ozeanoen muturreko kalteberatasuna ipintzen digu aurrez aurre, berotze globalak zauritu eta plastikoak itotako ekosistemak baitira.
Erakusketa honetan murgiltzeak berekin dakar ezagun zaigunaren gainazala alde batera utzi eta grabitaterik gabeko espazio isil batean sartzea.

*Gertrud Gómez
Erakusketaren komisarioa

Detalles

Comienza:
noviembre 6
Finaliza:
noviembre 15
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/11/06/el-agua-isabel-munozen-erakusketa/webkklik00-detalle/eu/

Local

Mistoen Eraikina 1 (Ziudadela)
Armada Etorbidea, z/k
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España