Hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen poeta gisa, eta alderdi askotako sortzaile gisa bide berezi eta konplexuari jarraituz, Vito Acconci neoyorquinoak berrogeita hamar urteko ibilbidean zehar adierazpen artistikoa esploratu zuen poesiaren, argazkigintzaren, bideoaren, performancearen eta instalazioaren artearen bidez. 1980ko amaieratik 2017an hil zen arte, Acconci diseinu eta arkitektura esperimentalean aritu zen bere konpainiaren jardueraren bidez. Acconci Studio deitu zion konpainiari.
Eguneroko ekintzak muturrera eramateko interesa agertu zuen bereziki, eta prosaikoaren balio estetikoa edo poetikoa nabarmendu zuen. Haren obrak oso urratzaileak eta probokatzaileak izan ziren, bai eta originalak eta oroigarriak ere.
Hitzaldi honek sarrera bikaina eskaintzen dio Guggenheim Bilbao Museoan irailaren 7ra arte egongo den “Vito Acconci / Sergio Prego: You” erakusketari. Erakusketa 1996 eta 2002 bitartean, Acconci Studiorekin lan egin zuen Sergio Prego euskal artista garaikidearekiko adiskidetasunean eta lankidetzan oinarritzen da, eta bertan, bi artisten lanak aurkeztuko dira elkarrizketa aberatsean.