UNICEF-i dohaintza, UKRAINIAko larrialdian egiten duen lanari laguntzeko: saldutako sarrera bakoitzeko 1 €
KIEV BALLETA, BIHOTZETIK DANTZATZEN
KASKETXOTZAILEA
MUSIKA: Piotr Txaikovsky
LIBRETUA: Vladimir Beghitchev / Vasili Geletzer
KOREOGRAFIA: Marius Petipa
2022an Kieveko Balletak gure estatuko bira egin zuen, eta haren arrastoa guztien oroimenean iltzatuta geratu zen, ordutik bizi den tragediaren tinta gorriz idatzia, trazu lodi eta mingarriz. 2022ko lehen bira hartatik aurrera, Viktor Ishchuken Kieveko Balletak arrakasta apartaz bete ditu estatuko antzoki eta auditorium nagusiak. 2025ean berriz ere aukera emango digu Kieveko Balletak Txaikovskiren Kasketxotzailearen bere bertsioaz gozatzeko, Gabonen inguruko egunetan. Bertsio koloretsu eta hunkigarri honek Gabonetako magia eta espiritura eramaten gaitu, sentimenduak piztuz.
2017 urtea zen, Kieveko Operako antzoki ospetsuko bakarlaria zen Viktor Ishchuk dantzariak aspalditik amestutako helburua lortu zuenean: konpainia gazte eta egonkor baten sorrera, Ukrainan zeharreko izar nagusienak bilduko zituena, eta munduari hango artisten talentua, maisutasuna eta profesionaltasuna erakusteko aukera emango ziona. Kieveko Balletaren kide artean Kieveko Opera eta Ballet Antzokiko hainbat bakarlarik ere parte hartzen dute.
Lehen emanaldiek berehala jaso zuten Ukrainako eszenako izen handienen babesa, eta horren ondorioz, munduko antzoki garrantzitsuenek gonbidatu zuten konpainia. Ordutik, 500 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte. Egin dituzten bira ugariek Suitzako, Alemaniako, Frantziako, Espainiako, Poloniako, Kroaziako, Txinako, Portugalen, Ukrainan, Mexikon eta beste hainbat herrialdetako eszenatoki ospetsuenetara eraman dute konpainia.
Kieveko Balletaren helburu nagusietako bat ballet klasiko garbienaren tradizioak eta esentzia zaintzea da; horregatik, emanaldi bakoitza zentzumenen jaia bihurtzen da, koreografien soiltasunagatik, mugimendu-lerro bakoitzaren perfekzioagatik, bakarlarien birtuosismoagatik eta dekoratuen eta jantzien ikusgarritasun eta handitasunagatik, guztiak Kieveko tailerretako maisu onenek esklusiboki diseinatuak.
Kieveko Balletak egoitza Kieveko Nazioarteko Kultura eta Arte Zentroan dauka, Ukrainan.