El Consorcio taldeari buruz egitean, ezin da Mocedades aipatu gabe utzi, izan ere, haren kide guztiak talde hartako partaide izan ziren. El Consorcio Estatuan milioi bat ale baino gehiago saldu dituen abesti bat osorik gaztelaniaz kantatu duen talde bakarra da.
El Consorcio Estíbaliz Uranga, Amaya Uranga, Iñaki Uranga eta Carlos Zubiagak osatzen dute, eta ahots-talde nagusietakoa da gaur egun ere. Haien arrakasta handiak oraindik bizirik dira: ‘Tómame o déjame’, ‘El vendedor’, ‘La otra España’, ‘Qué pasará mañana’, ‘Secretaria’, ‘Quién te cantará’, ‘Desde que tú te has ido’, ‘Amor de hombre’, ‘Dónde estás corazón’, ‘Le llamaban loca’… Musika ibilbide luze eta bizia markatzen duten kantuak, bost hamarkada baino gehiagoko historiaren lekuko.
‘ERES TÚ’, Juan Carlos Calderónek konposatutako abestia, euren ibilbideko arrakasta handienetako bat izan zen. Mocedades taldearekin 1973ko Eurovisión jaialdian bigarren postua lortu zuten kantu honekin.
Haien ahots bikainak, uztarketa eta kalitate paregabearekin, 2016an Latinoamerikako Grammy bat irabaztera eraman zituen.