
Maiteminduta zaude edo dopaminaren deskarga handi bat besterik ez duzu? Ba al dago batere alderik? Bereizten al da ezertan zure egiazko “ni”-a eta garunean duzun saltsa neurokimikoa? Gisa horretako galderak dituzte buruan Connie-k eta Tristánek, maiteminduta daudela ohartzen direnean. Kontua da ez dakitela sentitzen duten konexioa benetakoa den edo antidepresibo berri baten ondorioa besterik ez. Boluntarioak dira entsegu kliniko-farmakologiko batean, eta bien arteko maitasun-harremanak dilema kezkagarriak eragingo dizkie beren mediku gainbegiraleei.
Antzerki-esperientzia bizi eta benetan estimulatzailea duzu Lucy Prebble-ren (Succesion seriearen sortzailea) El efecto. Maitasunaren jatorria eta etikaren mugak aztertzen ditu, sakon eta umorez, Juan Carlos Fisher-en (Prima facie, La madre…) zuzendaritzapean.
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Alicia Borrachero, Elena Rivera, Itzan Escamilla, Fran Perea
- Konpainia: Producciones Teatrales Contemporanéas
- Egilea: Lucy Prebble
- Moldaketa: Juan Carlos Fisher, Rómulo Assereto
- Zuzendaria: Juan Carlos Fisher
- Musika: Luis Miguel Cobo
Sarrerak:
- Sarreren salmentaren ordutegi berezia: apirilak 10
- Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.org)
- Ohiko salmenta: apirilaren 11etatik aurrera