Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«El enterrador» (Leioa)

noviembre 7

“El enterrador” gure memoria historikoari buruzkoa da. Heroi anonimoen bizipenetan oinarrituta dago, hala nola Paternako ehorzle Leoncio Badía Navarroren bizipenetan, zeinak, bere erabakitasunarekin, gizatasunaren eta duintasunaren testigantza utzi baitzuten Gerra Zibileko eta gerraosteko izugarrikeriaren eta basakeriaren erdian.

Ikuskizunean, aktore bat bakarrizketa bat prestatzen ari da, egun gutxi barru ikusleen aurrean antzezteko. Berak idatzia da, bere familiak hainbat urtez aitonari buruz eta haren lagunei buruz kontatutakotik abiatuta, pasarte izugarriak sufritu baitzituzten gerraostean. Antzeztu behar duen pertsonaiak egunero-egunero lurperatu behar ditu hilerrira eramaten dituzten fusilatuak. Lurperatu… edo lurpetik atera?

 

Fitxa artistikoa:

  • DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Gerard Vázquez.
  • ANTZEZLEA: Pepe Zapata.
  • ESPAZIO ESZENIKO ETA ARGIZTAPEN AHOLKULARITZA: Ignasi Camprodon.
  • LO-KANTA: Alba Carmona.
  • IRAUPENA: 70′.
  • IKUSLEA: 18 urte.
  • HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.

Local

Errekalde Kultur Leioa Fachada
Leioa, Bizkaia 054 España