Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«El funeral»

abril 11

Musikari zingaro talde batek bere aitona Dimitriren hileta elizkizunera gonbidatzen ditu ikusleak. Trama sinple hori egoera harrigarriz betetako nahaspila bihurtuko da. Pertsonaia txundigarriek, birtuosismo musikalak eta publikoarekiko elkarrekintzak hileta ez ahazteko moduko festa harrigarria bihurtuko dute. Publiko guztientzako musika eta antzerki ikuskizun desberdin eta original honek dibertimendua, ikusgarritasuna uztartzen ditu, sorpresaz eta umorez beteriko emanaldi ahaztezin batez gozatzeko.

Fitxa artistikoa: 

  • Konpainia: Teatro Ché & Moché
  • Zuzendaritza: Joaquín Murillo
  • Musika-zuzendaritza: Teresa Polyvka
  • Musikariak eta antzezleak: Tereza Polyvka, Kike Lera / David Ardid, Joaquín Murillo, Fran Gazol / David Sanchez
  • Iraupena: 105 minutu

Teatro Che y Moche 1997-1998 denboraldian hasi zen lanean, generoz genero saltoak eginez. Horrela, murgildu egin dira Gaztaroko Lorca argitaragabean, Karl Maria von Weberren opera komikoan edo, Fritz Langen eskutik, espresionismo alemaniarrean. Keinu antzerkia eta dantza ere jorratu dute. Generoekiko kezka horrek, berez, diziplina anitzeko konpainia bihurtu zuen, eta bertan musikak, antzerkiak, dantzak eta azken teknologiek forma eta zentzua eman diote euren errepertorio arriskutsu, berritzaile, original eta harriga- rriari, publikoarekiko hurbiltasuna inoiz ahaztu gabe. Errebe- lazio Ikuskizun Onenaren MAX Saria lortu zuen 2010ean Fritz Langen Metropolis filmaren antzerkirako egokitzapenagatik. El Funeral antzerki eta musika obra publikoaren sarirako finalista izan zen 2007an, Tarregako Fira entzutetsuan eta Konpainiak saririk onenak lortu ditu lan horr

Local

Sestaoko Musika Eskola
Gran Vía 13
Sestao, Bizkaia 084 España