
Mamuen istorio dibertigarria. Eslaviar musikarien hiru belaunaldi, errealaren eta magikoaren arteko bidaian. Terezak, eslaviar biolinistak, bere lurraldetik urrun delarik, itzultzea erabakiko du bere jatorri liluragarriarekin berriz bat egiteko. Haren arbasoek, Titanic taldeko musikariek bezala… madarikazio arraro bat jasaten dute, guztiak linbo moduko batean harrapatuta dituena azken kontzertu handia eman zuten lantegi zaharrean. Maite izan zituzten abesti eta musiken bidez, eromenez eta pasio lehergarriz beteriko kontzertu batean parte hartuko dugu, eramango gaituena Poliedrich familiaren bizitzak zizelatu zituzten abentura tragikomikoetan eta azken mendeko hekatonbetan barrena: Gerra Handia, Errusiako Iraultza, II. Mundu Gerra… Zalantzazko baina itxaropenez beteriko orainaldira iritsiko gara, non mamuek ere badute zer esan eta zer abestu.
Fitxa artistikoa: