Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«El hijo de la cómica»

febrero 21, 2026

Irakurketa dramatizatua Fernán-Gómezen omenez, JoséSacristánek idatzia eta zuzendua. Fernando Fernán-Gómezen memoriak baliatu ditu José Sacristánek (zehazki El tiempo amarillo 1921-1943 liburuaren lehen zatia), hari zion miresmen handia omentzeko. Fernán-Gómezen bizitza aztertzen du lanak, haurtzaroan beroa eta txera eman zion jende hurkoa, esaterako Fernanda López “La Rubia” —zeinarengandik jaso baitzuen hile-kolorea—, edo Carolina Gómez, jostuna, Fernando haurra zaindu zuen amona.

Urte askoan, Sacristánek Fernán-Gómezetik gertu egoteko eta hari entzuteko pribilegioa izan zuen, kontu eta istorio ugari konpartitzekoa. Biziraupen-istorioak, absentziak, beldurrak, itxaropenak, askatasun-ametsak,»norbait izatera iristeko» ametsak. Garai haiek gogora ekartzean, bere buruaz oroitzean, Fernandoren ahotsa irmo entzuten zen, malenkonian harrotasun ezadierazia. Hainbat ahots, ahots bakarrean bilduta.Sacristánek espero du berak Fernán-Gómezi entzutean sentitzen zuen zirrara berarekin edo antzekoarekin entzungo diogula. Fernando, jostunaren biloba. Komikoaren semea.

Fitxa artistikoa: 

Sarrerak:

24. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen  2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España