Federicok bere «suitetan» dioenez, aukeren lorategia izeneko leku liluragarri bat ezagutzen du. Bertan bizi dira inoiz izan gabeko maitasunak, jaio gabeko seme-alabak eta sekula hartu ez ziren erabakiak. Bizi gabeko bizitza baten espazio lauak partekatzen dituzte, noria bateko pegarrak bailiran. Baina, lur arraro horretara iristeko, piztia arriskutsu bat menderatu behar da: sen onaren herensugea. Agian han jarraituko du bizitzen Emilia Llanosek, haren lagunik onenak, sekula izan ez zen maitasun batekin tematuta.
Erronka bikoitza izan zuen obra honek abiapuntu: gai izango al gara Federico begirada berri batekin begiratzeko?, lortuko al dugu haren suitetako poesia espazio dramatiko bilakatzea? Orduan izen bat.
Fitxa artistikoa: