Jada egile-gisa sendotutako izenetako bat bihurtuta, eta gero eta jarraitzaile gehiago biltzen ari dena, 2021ean «Seguro de ná» izeneko disko berria argitaratu zuen. Aurrerapen gisa bi abesti izan zituen: «Voy a inventarme un camino», Cadizko tanguillo bat Kolonbia eta Venezuelako joropoarekin nahastua, eta rumba bat: «Cambiemos».
Bakarkako ibilbidea berria izan arren, El Jose ez da musikagintzan hasiberri bat. Microjachís edo La Banda de Trapo bezalako taldeen buru izan da, eta horrek agerian uzten du konpositore trebea, musikari anitzeko eta abeslari sendoa dela. El Josek buru duen taldean Alberto Pizzicato dabil baxua eta gitarra jotzen, eta Diego eta Mario Alonso anaiek bateria, perkusioa eta armonika, eta manouche gitarra, hurrenez hurren. Hauek ere ez dira musika munduko berriak: hiruren ibilbideak talde hauek gogorarazten ditu: Viento de Levante, El Desván edo Flaco Manouche.
Bere proposamen berezian, egile-kantuen letra zainduak gurutzatzen dira satira, ironia eta lirismo erromantikoarekin; son kubatarraren edo reggae jamaikarraren epeltasunarekin; eta swing-aren dotorezia pop-aren berehalakotasunarekin.
El Jose Albaicín auzoan bizi da, eta bertako kaleetan lan egin, kantatu eta inongo agintariren baimenik gabe egitea aldarrikatzen du. Horregatik idatzi zuen kanta esplizitu eta politikoki zuzen samarra ez dena: «Vaya polla de gobierno», Zaidín jaialdian alkate ohiei, Torres Hurtado eta Paco Cuencari, eskainitakoa.