Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«El Mago de Oz ? El Musical»

diciembre 23, 2025 - enero 6, 2026

Iraupena: 2 ordu eta 20 minutu inguru, atsedenaldia barne.

Abentura magiko handi bat helduko da Euskalduna Bilbaora Gabonetan.

Neskato bat, tornado bat, eta bere bizitza betiko aldatuko duen bidaia. Horrela hasten da Ozeko magoa, istorio klasikoa abesti berriekin, taularatze zirraragarriarekin eta arima hunkigarriarekin berrasmatzen duen Andrew Lloyd Webberren musikal ahaztezina.

Ortzadarretik haratagoko munduarekin egiten du amets Dorothyk, baina zurrunbilo batek etxetik urrun eramaten duenean, desafioz eta aurkikuntzaz betetako bidea egin beharko du. Ozeko lurralde magikoan zehar egingo duen bidaian, aliatu minak aurkituko ditu, bere beldurrei aurre egingo die eta ikasiko du, batzuetan, gehien irrikatzen duguna beti gure barruan egon dela.

Nostalgia, ikusgarritasuna eta emozioa nahasiz, klasikoaren bertsio berri honek gogorarazten digu benetako magia ez dagoela Ozen… bihotzean baizik.

‘El Mago de Oz – El Musical’ Gabonetan estreinatuko da Bilbon, hiru aste baino gutxiagoko egonaldi mugatuan, Euskalduna Bilbao eta LETSGO arteko koprodukzio ikusgarri baten parte gisa. Aukera paregabea familian antzerki-esperientzia ahaztezin batez gozatzeko.

Detalles

Comienza:
diciembre 23
Finaliza:
enero 6, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/12/23/el-mago-de-oz-el-musical-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Euskalduna Jauregia – (0C Aretoa)
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España