
Parena Teatro antzerki taldeak El paraiso de los rotos lana eskainiko du, eta horrela laburbildu du antzezlana: «Tomasek eta Juanak beti gorroto izan dute elkarrekin egotea, baita une onetan ere… halakorik balego. Beno… beti egon dira elkarrekin. Zorionekoak dira orain. Azkenean libre dira giltzapetuta daudenean. Hemen daude, balio ez duten gauza guztiak iristen diren leku honetan, herdoiltzen diren gauzak, pipiak jaten dituenak, kristal hautsiak, heldulekurik gabeko katiluak, katilurik gabeko heldulekuak… Ez zuten inoiz pentsatu hona iristea, baina beren lekua da, nahiz eta oraindik ez dakiten. Hemen haiek dira erregeak-erreginak; Tomas erregea eta Joana erregina. Konturatu gabe erori ziren zulotik, beno, erori baino gehiago zuloak irentsi zituela esan genezake.
El paraíso de los rotos helduentzako ikuskizuna da, bufoiaren eta clownaren arteko erdibidean. Bertan, bi pertsonaia beren hausturetatik errepasoak egiten dituzte, barre-algarak, irribarreak eta neurrigabeko imintzioak eginez, eta egoera komikoak azaleratuz.