
Henri Roorda ez zen gaixoa, pertsona etsitua edo grina itzel batek hartutako inor. Dandy hutsa izan zen Roorda, «lurreko elikagaien» dastatzailea, plazer mundutarrak gozatzen ondo zekien gizon sentsual bat. Humanista, librepentsalaria, idazlea, pedagogoa, matematika-irakaslea, hedonista eta libertarioa izan zen. Testu honetan maitasunari, hezkuntzari, kapitalismoari, ezkontzari, eskolari, desioari edo adiskidetasunari buruzko lezio ederra utzi zigun.
Fitxa artistikoa:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.