
«El Quijote, lo que no contó Miguel« ordu bateko iraupena duen bertsozko antzerki-bakarrizketa da. Bertan, Quijotek berak ematen du bere bertsioa —benetakoa, Miguel de Cervantesek kontatu zuena ez dena— bere abenturetan gertatutakoaz, eta zalantzan jartzen du publikoak ezagutzen duen istorioa.
“Cervantes iritsi zen arte, oso lasai bizi zen, bere emaztearen eta seme-alaben bizitzaz gozatuz”.
Bakarrizketa aldarrikatzailea, gaurkotasunez betea, feminista eta dibertigarria. Benetako denbora- eta espazio-bidaia bat, Don Alonso Quijano eta bidean gurutzatzen diren gainerako pertsonaiak lagun ditugula…