El zoo de cristal, 1944an idatzia, Tennessee Williamsek, XX. mendeko Estatu Batuetako dramaturgorik eta idazlerik garrantzitsuenetakoak, estreinatutako lehen lana da, pantailara berehala eraman zutena, haren beste hainbat drama bezala. Ipar Amerikako errealismo psikologikoaren aitzindari izan zen Williams, hegoaldeko gizarte dekadente eta itogarriaren lekuko. Sakontasun zorrotz eta beroarekin islatzen jakin zuen mundu anker eta gaizto horretako desamodioa eta sexu-, arraza- eta gizarte-errepresioak. El zoo de cristal lanak aintzatespen ugari jaso zituen, tartean New Yorkeko Antzerki Kritikarien Zirkuluaren Saria eta antzerkiaren Pulitzer saria.
Orain, Natalia Menéndezen eszena-zuzendaritzapean, Arriaga Antzokiak haren hurrengo antzerki-proiektuari ekin dio. Ameriketako hogeita hamarreko hamarkadaz hitz egingo duen muntaia bat sortu nahi du proposamenak. Konbentzionalismoetatik ihes egin nahi du, eta Tennessee Williamsek nahi zuenetik hurbil dagoen askatasunerantz jo, gaur egun guk ulertzen dugun askatasunerantz. Leku horretatik hobeto egin ahal izango diogu aurre proposatzen duen errealitate poetikoari, eta bizitasun eta sakontasun handiagoz adierazi lan horrek eskaintzen duen guztia, edo, behintzat, horretan saiatu. Kontua ez da bestelako istorio bat sortzea, baizik eta istorio berri bat proposatzea. Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri hau euskaraz ere eskainiko da, 2025eko martxoaren 21etik 23ra bitartean.
Zuzendaritza: Natalia Menéndez.
Antzezleak: Mikel Losada, Ione Irazabal, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas.
Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria
ESTREINALDIA gaztelaniaz