Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Eleizetan kontzertu zikloa 2025: egitaraua

septiembre 6 - septiembre 21

Amorebieta-Etxanoko udalerriko elizetan eta baselizetan irailean eskaintzen diren ganbara musikako kontzertuek osatutako programa da Eleizetan. Musika eskaintza bariatua eta anitza egiten da 2002az geroztik antolatu izan den programa honetan eta, edizio berean, hainbat estilo ezberdin bil daitezke, hasi antzinako musikatik eta jazzeraino, besteak beste direla barrokoa, berpizkundeko musika, musika herrikoia edota folka ere alde batera utzi gabe. Denek dituzte, ordea, ezaugarri hauek: kalitatea eta ganbera formatua, hurbila eta zuzena.

Musika proposamenez gozatzea ez ezik, Amorebieta-Etxanoko monumentu-ondarea ezagutaraztea ere bada. Hori horrela izanik egin ohi dira kontzertuak Dudeako San Migel eta Boroako San Pedro baselizetan, eta Bernagoitiko San Migel, Larreako San Juan Bateatzaile, Etxanoko Andra Mari eta Amorebietako Andra Mari elizetan.

Local

Telletxeko lorategia
Bera, Navarra 250 España