Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen»

marzo 25

Elikagai ekologikoak osasungarriagoak al diraEgia al da zukuek segundo gutxitan bitaminak galtzen dituztela? Ba al du oinarri zientifikorik haragi gorria eta gantz aseetan aberatsak diren beste animalia proteina batzuk lehenesten duen Estatu Batuetan argitaratu berri den nutrizio-piramideak? Egunero sortzen dira elikadurari buruzko zalantza berriak, etakasu askotangehien hedatutako ideiek eta sinesmenek ez dute oinarri zientifikorik 

Galdera horiei erantzuna emateko asmozIker Gomez biologoak «Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen» hitzaldi-solasaldia eskainiko du martxoaren 25ean, asteazkenean, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.¿Gomez Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan doktoratu aurreko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean. 

Hitzaldiangaur egungo eztabaidetako batzuk jorratu eta elikadurari eta nutrizioari buruzko hainbat mito faltsu desmuntatuko dituHitzaldi-solasaldia euskaraz egingo da eta aldi berean gaztelaniara itzuliko danahi dutenentzat. 

«Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Udaleko Kultura sailaren mende dagoen Bidebarrietako Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren parte da. Sarrera doan izango da, eserlekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Bidebarrieta Kulturgunea kanalaren bidez.¿  

Hizlaria

Iker Gómez García Biologian graduatua da eta Elikadura eta Osasunean Masterra egin du (Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egundoktoratu aurreko ikertzailea da Nutrigenomika eta Nutrizio PertsonalizatuanEHUko Farmazia Fakultateko Nutrizio eta Obesitatea ikerketa-taldearen barruan. 

Laborategianindipikutik eratorritako konposatuek obesitatearen eta haren komorbilitateen prebentzioan izan dezaketen eragin onuragarria aztertzen ari da.  

Local

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España