Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Elkarrekin berriz» (estreinaldia)

enero 12, 2027

Adiskidetasunari buruzko maisulana.

Ekintzak hirurogeiko hamarkadaren hasieran gertatzen dira, New Yorkeko institutu publiko bateko antzoki xume batean. Han, Hans Schwartzek —abokatu arrakastatsua— eta Sarah lehengusinak —biolinista bikaina—, gazteen abesbatza txiki bat zuzentzen dute altruismoz. Goiz batean, Hansek, institutuan bertan, historialari alemaniar baten gutuna jasotzen du. Hark jakinarazten dio alemaniar familia aristokratiko baten (Hohenfels familiaren) artxiboetan ikertzen ari zela, Hans Schwartzi zuzendutako gutun-azal itxi bat aurkitu zuela, kanpoaldean ohar bat zuena. Oharrean, Konradin Hohenfels kondeak aitari eskatzen zion Hans aurkitzeko eta gutun-azal hura helarazteko. Ikusita aitak ez zuela semearen nahia bete, hogei urte geroago, historialariak erabaki du gutun-azala Hansi bidaltzea, eta, horrela, Konradinen nahia betetzea.

Modu harrigarri horretan gertatzen da Hans, familia judu aberats bateko semea, eta Konradin berriz elkartzea. Hamasei urte zituztenean, institutu elitista batez gain, pasioak, isil-mandatuak, eztabaidak… partekatu zituzten Alemanian. Adiskidetasun handia eraiki zuten, azken batean, baina nazismoa etorri zenean hautsi egin zen, eta Hansek Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuenean. Handik hogei urte baino gehiagora, ez dute inoiz elkarren berririk izan. Gaur arte…

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Fred Uhlman.
  • Moldaketa: Patxo Tellería.
  • Zuzendaritza: Fernando Bernués y Mireia Gabilondo.
  • Antzezleak: Kepa Errasti, Kimetz Etxabe y Maite Larburu.
  • Abezbatza: Baieztatzeko.
  • Jatorrizko musika (zuzenean interpretatua): Maite Larburu.
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués.
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués.
  • Jantziak: Ana Turrillas.
  • Ekoizpena: Paola Eguibar.

Estreinaldia Arriaga Antzokian.

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España