Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

ELKARTASUN KONZERTUA

marzo 28

Martxoaren 28an, Burlatan, asmo solidarioa duen ekitaldi musikala egingo da, Zaporeak elkarteak testuinguru desafiatzaile honetan egiten duen lan baliotsuarekin jarraitzeko dirua biltzeko, Greziako Lesbos uharteko Kara Tepe zelaian dauden errefuxiatuei kalitatezko janari duina eskainiz.

Kontzertua Zaporeak elkarteak antolaturik, Burlatako Udalaren laguntzarekin, eta bertako bi bandak beren musika kausa zintzo baten zerbitzura jarriko dute: Muxutrock eta Madame Birrots.

Ekitaldia 19:30ean hasiko da. Aldez aurretik erositako sarreren prezioa 12 € da eta lor daitezke 948 012 012 telefonora deituta (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 18:00tara) edo interneten bidez ekitaldia hasi baino hiru ordu lehenagora arte. Leihatilan prezioa 14 € izango da eta kontzertua hasi baino ordubete lehenago irekiko da. Bildutako diru guztia Zaporeak elkartera bideratuko da, pertsona errefuxiatuek bizi duten egoera aireratzeaz gain erantzun pragmatikoa ematen saiatzen da elikaduraren bidez.

Sarrera arruntak saltzeaz gain Fila 0 izenekoa zabaldu da kontzertura bertaratu gabe ekonomikoki parte hartu nahi duten pertsonentzat. Fila 0 honetan lortuko den diru guztia Zaporeak elkartearentzat izanen da eta egiten duen lan humanitarioa babestuko dugu. Dirua eman nahi duten pertsonek banku transferentzia egin dezakete beheko kontuaren bidez:

  • IBAN: ES83 1491 0001 2030 0017 6262

Transferentziaren kontzeptuan, mesedez, idatzi: «Fila 0 Concierto Zaporeak«

Local

Burlatako Kultur Etxea
Bentetako Ingurubidea, 1-3
Burlada/Burlata, Navarra 060 España