Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Elorrioko Jaiak 2025 (Ferixa Nausikoak 2025): «Welcome&Sorry»

septiembre 9

Elorrioko 2025eko Ferixa Nausikoak Jaien barne.

Oihala irekitzen da: «TO BE OR NOT TO BE!». Horraino dena ondo. Antzerkizale bik «Hamlet» antzeztuko dute, jatorrizkoarekiko fideltasun osoz.

Dozena bat artista eta teknikariren lana egin behar izatea, Shakespeareren hizkuntzan antzeztea, talenturik eta trebetasunik ez izatea… ez dira oztopo izango. Ala bai? Williamek burua altxatuko balu… agian ez litzateke harro egongo, baina gutxienez barre egingo luke.

«Welcome & Sorry» kale antzerkiaren ikuskizuna da, antzerki ofizioa ikusarazten duena, klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik, hain zuzen ere. Keinuzko komedia bat, Clown klabean, publiko guztiarentzat.

Horren buruan, Ganso&Cia, Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik gidatutako antzerkiproiektua. Clown-a bere egoera primarioan abiapuntu eta erreferentzia hartuta, ikuskizun berriak sortzen dituzte; lan artisau eta garaikideak, non publikoak gizatasunez betetako pertsonaietan bere burua islatuta ikusten duen.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Gorka Ganso
  • Gidoia: William Shakespeare
  • Interpetazioa: Gorka Ganso eta Cecilia Paganini
  • Kanpoko begirada: Iván Alonso
  • Clown coaching: Elise Ouvrier-Buffet
  • Musika: Quico Pugès
  • Eszenografia: Ganso & Cía., Atx Teatroa
  • Argazkiak: Asier Bastida
  • Banaketa: Rocío Pindado – PORTAL 71

 

Local

Gerediagako plaza
Abadiño, Bizkaia 001 España