Iruñeko Udala eta Nafarroako Ateneoa berriro ere elkarlanean ari dira udazkeneko kultur programazioa antolatzeko. Aurten hiru errezitaldi eskainiko dira, euskaraz, musika, literatura, bertsolaritza eta ikus-entzunezkoak uztartuta. Hiru jarduerak doakoak izango dira, eta Kondestablearen jauregiko patioan eta ekitaldi-aretoan egingo dira, 19:30ean, urrian, azaroan eta abenduan.
Programaren bigarren hitzordua azaroaren 18an, asteartearekin, izango da, Elurra ikuskizunarekin: Castillo Suárez poetak eta Sara Zozaya musikariak poesia, musika eta ikus-entzunezkoak uztartuko dituzte.
Elurra ikuskizunean azpimarratzen da poemek eta kantuek elurraren albo-ondorio berak dituztela: batzuetan oztopo izan daitezke, baina, horren gainetik, gure gorputzaren atalak sentiarazteko eta denborari neurria hartzeko balio digute.