Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Emakume zientzialarien argitan» zikloa 2026

febrero 24 - abril 28

Elhuyarrek eta Donostia Kulturak antolatutako solasaldi-zikloaren hiru saio egingo dira urte-hasierako lauhilekoan: otsailaren 24an (Virginia Garcia Pena), martxoaren 24an (Usue Mori Carrascal) eta apirilaren 28an (Mijo Lizarzaburu Garcia). Saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Egitasmo honek emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan. Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, hainbat arlotan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango da. Elkarrizketatzailea Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzailea izango da. Horrez gain, «bi kulturen» estereotipoa gainditzeko (zientziak eta humanitateak), haien liburu gogokoenak ere gomendatuko dituzte.

Egitaraua:

  • Lehenengo saioa otsailaren 24an izango da. Virginia Garcia Pena astronomoa izango da hizlaria, eta izenburu hau izango du solasaldiak: Eguzki-eklipse osoa, gertakari astronomikoa baino gehiago. Izan ere, abuztuaren 26an, Euskal Herriko leku askotatik, eguzki-eklipse osoa ikusteko aukera izango da.
  • Azkenik, hirugarren gonbidatua Mijo Lizarzaburu Garcia filosofo transfeminista eta lodiaktibista izango da. Apirilaren 28an arituko da Lodifobia, gorputzen diziplinamendua eta kontrol soziala izeneko jardueran.

Solasaldien audioak Donostia Kultura Irratiko podcastetan eta Elhuyarren zientzia.eus webgunean ere entzun ahalko dira.

Local

Ernest Lluch Kultur Etxea – (Ernest Lluch K.E.)
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España