
«Emakumeen eszenan» emakumeen antzerki-zirkuitua hartuko du aurten ere Getxok.
Ekimenak 20 urte beteko ditu oraingoan, Besarkada Antzerki Federazioak bultzatuta, emakumeek osatutako konpainien antzerki-ekoizpen amateurra ikusarazteko asmoz.
Azaroan hasi eta datorren urteko apirilera arte, Romo Kultur Etxeak sei antzerki talderen muntaiak hartuko ditu.
Emanaldi guztiak 19:00etan hasiko dira sarrera Romo Kultur Etxean zein Muxikebarrin jaso beharreko gonbidapenez izango dela.
Azaroko eta abenduko ikuskizunetakoak dagoeneko eskura daude.