Emakumeen XL. Astea martxoaren 3tik 6ra bitartean ospatuko da Donostian.
EGITARAUA:
Laura Veraren hitzaldia
Estimulazio kognitiboa funtsezkoa da edozein adinetan, narriadura kognitiboa izan ala ez, mantentze- eta prebentzio-modu gisa. Dinamika edota ariketaren bat planteatuko da, bertaratutakoek praktikatzeko aukera izan dezaten.
Emakume Ausartak Antzerki taldea
Komedia honetan kritika sozialak du protagonismoa. Suspensezko komedia bat da, politikari baten heriotza misteriotsuan oinarritua, gure gizartearen zenbait gaitz parodiatzen dituena: ustelkeria, diruaren boterea, itxurak…
Kyle Marvin, 2023
Film honetan lau lagun beteranok Super Bowlera joan nahi dute eta Tom Brady NFLko izarra ezagutu. Komedia.
Naiara Arnedo, Ion Sagarzazu
Antzerkia. Con M de Maite gaurkotasuna hainbat ikuspegitatik jorratzen duen magazina da: pertsona ospetsuei egindako elkarrizketak, ikerketa-erreportajeak eta lehiaketa. Gaur, Maitek hainbat urtez anonimatorik zorrotzenean mantendu diren pertsonaiak elkarrizketatuko ditu. Aurpegiak (edo ia) jarriko dizkiegu gonbidatu misteriotsu horiei. Komedia.