
Asier Altuna zuzendariaren Karmele (Euskal Herria) filmaren proiekzioa Intxaurrondoko Emakumeen XXXVIII. Astearen programaren barruan. Proiekzioaren ondoren solasaldia zuzendariarekin eta Ione Zuloagarekin (Aranzadi elkarteko ikerlari eta historialaria).
Aurkezlea: Kristina Zorita.
1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da.