Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Emakumeen* Mahaia Zineforuma: «La Virgen Roja»

mayo 27

Emakumeen* Etxeko Emakumeen* Mahaiak Zineforum egitasmoa antolatu du 2026 honetarako, zinemaren bidez, hausnarketa kolektiboa sustatzeko asmoz. Ekimen honen helburua da ikus-entzunezkoen bidez gai sozial eta kultural ezberdinak lantzea, pelikula bana ardatz hartuta eta ondorengo solasaldi irekien bidez.

Saio guztiak 18:30ean izango dira, Emakumeen Etxean*, eta jarduera guztietan zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da, parte-hartzea ahalik eta irisgarriena izan dadin.

Saio bakoitzean pelikularen emanaldia egingo da eta, jarraian, solasaldi labur eta parte-hartzailea eskainiko da, ikusitakoaren inguruan iritziak, bizipenak eta gogoetak partekatzeko.

Bigarren Errepublika espainiarrean girotuta, filmak askorentzat ezezaguna edo gutxi kontatua izan den pasarte bat berreskuratzen du: Aurora Rodríguez eta bere alaba Hildegarten bizitza. Hildegart «etorkizuneko emakumea» izateko sortu zuen: aparteko adimena zuen, feminista eta iraultzailea. Hildegart, 16 urterekin, jada abokatua zen, idazlea eta foto sozialistetan aktibista, nazioarteko oihartzunarekin.¿

 

Local

Emakumeen* etxea
Zumaia, Gipuzkoa 081 España