Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Emakumeen papera zeharkaldi ozeanikoetan»

febrero 25

Antolakuntzatik adierazten dute:

Gure historia unibertsalean giltzarri izan arren, emakumeak kontakizun historikoaren itzaletan geratu dira beti, eta jarduera honen bidez XVI. mendeko bi pertsonaia femenino ezagutarazi nahi ditugu: Gracia de Urdaneta eta Catalina de Portu. Lehenengoa, Moluketan jaioa baina umetan bere aitarekin, Andres Urdanetarekin, Ordiziara eramana, azkenean Gipuzkoako herrian finkatu zen. Bigarrena, Elkano familiaren matriarka, Indietako Kontseiluaren aurrean borrokatu zen hildako seme-alabei ordaintzeke zeuden soldatak eskatzeko.

Mahai-inguru hau hainbat adituk osatuko dute: David Cano, Arantzazuko Frantziskotar Liburutegi eta Artxiboko Artxibozaina eta Janire Castrillo, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Gizarte Zientzien Didaktika Saileko irakaslea.

Local

Euskal Itsas Museoa – (Euskal Itsas Museoa)
Kaiko pasealekua, 24
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España