Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Eman hitza irudiari: Haur eta Gazte Literaturaren Irakurketa Kluba

septiembre 26, 2024

Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrietaren eskutik.

Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako “altxorrak” , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Lehenengo saio honetan hitzik gabeko albumak ezagutuko ditugu.

Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango dugu eta bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko ditugu. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi dira helduei.

Hurrengo saioak:

  • Urriak 17. Klasiko garaikideak: “Iholdi” ezagutuz.

  • Azaroak 21. Sentitu, ulertu, asmatu: “Xomorropoemak”. Haur poesia ezagutzen.

Izen-ematea:
Aldez aurretik hiru saioetarako izena eman behar da  haurliburutegia@donostia.eus helbidean.

Local

Donostiako Liburutegi Nagusia (Haur Saila)
Fermín Calbetón, 25
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España