Ekitaldia Cruz Noguera aktore eta antzerki zuzendariak eta Begoña Guzmán UN Etxeko Kultura arduradunak gidatuko dute. Eskuz Esku Abesbatzaren, Sokaire eta Asier Paredesen musika emanaldiak izango dira.
Sarrera doakoa da baina ekitaldira joateko ezinbestekoa da izena ematea on-line izen-emate orriaz
Ondoko kategorietan banatuko dituzte sariak:
- “Eman minutu 1 Saria”: Kategoria nagusia – Sari gorena .
- “Ekin eta Egin Saria”: 18 urtetik beherakoei.
- “UN Etxea Saria”: UNESCOren aginduari gehien egokitzen zaion mezua duen film laburra sarituko da.
- “Euskarazko minuturik onena Saria”.
Eguna: Martxoak 13, ostirala
Ordua: 19:00etan
Tokia: Muxikebarri Zentroa, Getxon. (Basagoiti etorbidea 77) (ikusi mapa)
Ekitaldia, gainera, streaming bidez emango da UN Etxeko YouTube kanalean.
«Eman Minutu 1» Getxo eta Bilboko udalen, Eusko Jaurlaritzako, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren eta Laboral Kutxaren babesa du.

