Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Emozio hezkuntza eta haur literatura»

octubre 15 - octubre 22

Online edo aurrez aurrekoa

Haur literatura eta emozio hezkuntzan trebatzeko formazioa eskainiko du Juan Karlos Alonso psikologoak. Hezkuntza afektiboa eta emozionala landuko dira.

Ikastaroan haur literaturaren ahalmen psikologiko eta afektiboan sakonduko da. Haur literaturaren garrantzia hezkuntza afektiboan eta emozionalean azpimarratu eta emozioak kudeatzeko aukera ematen dituela azaldu (autoestimua, maitasuna, adiskidetasuna, jeloskortasuna, tristura, beldurra, bakardadea).

Kurtso honek bi zati ditu: alde batetik, Emozio hezkuntza eta haur literatura eta, bestetik, Heziketa literarioan hezten (Heziketa literarioan hezten | Extensión Universitaria en Vitoria – Gasteiz | UNED). Biak batera egitea gomendatzen da, osagarriak direlako. 

Programa

2025/10/15 | 16:30-19:30. Irakurketa Bizipen Afektibo eta Emozionala

  • Nola gauzatzen da haurren heziketa emozionala?
  • Nola estimulatu haur literaturak eragiten duen emozio-sentikortasuna?
  • Ipuina emozionalki «lantzeko» proposamen didaktikoak erabili behar dira?
  • Haur Literaturaren eragina haurren garapen psiko-emozionalean.
  • Haur Literaturaren eragina haurren zailtasunak gainditzeko.
  • Haur Literaturaren ahalmen psikologikoa. Ipuinak terapeutikoak izan daitezke?

2025/10/22 | 16:30-19:30. Fantasiak eta Irudimenak garapen psikoafektiboan duten garrantzia

  • Ipuin klasikoaren garrantzia haurraren garapen psikoafektiboan
  • Ipuin klasikoaren dinamika psikologikoa
  • Ipuin klasikoak larritasunak, beldurrak… sor ditzakete? Konta behar dizkiegu?

Hizlaria: Juan Karlos Alonso Albisu.

Hartzaileak: Haur literatura bitartekariak.

Helburuak:

  • Haur Literaturaren ahalmen psikologikoaz eta afektiboaz kontzientziatzea.
  • Hezkuntza afektiboan eta emozionalean haur literaturak duen eraginen berri ematea.

Metodologia: Aurretik, saio bakoitzaren eduki teorikoak azalduko dira PPTren bidez. Ondoren, edukiekin zerikusia duten kalitatezko ipuinak ikusi eta aztertuko dira. Edukien eskemak eta ipuinen biografia eta biografia teknikoa ere banatuko dira.

Local

UNED Vitoria-Gasteiz. Pedro de Asúa, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España